Euskara

 

Esadazu euskaraz

Alkarbide foroaren bitartez sortutako kanpaina honekin euskararen familia bidezko ondorengoetaratzea bultzatu nahi du Lekeitioko Udalak.

Lekeition urtean zehar jaiotzen diren umeen gurasoei etxera bidaltzen zaizkie kanpainaren euskarriak:
• Umeak euskaraz egitera bultzatzeko alkatearen gutuna
• Hizkuntza geroratzeko aholkuak jasotzen dituen hiru-orrikoa.
• Kanpainarekin zerikusia duen oparitxoren bat: adur-zapia eta KU-KU liburuxka CDarekin.

Ongi etorri Euskal Herrira gida

Lekeitioko Udalak etorkinei ongi etorria emateko informazio gidak banatzen ditu. Liburuxka hau zazpi hizkuntzatan dago –euskaraz, gaztelaniaz, portugesez, frantsesez, ingelesez, errumanieraz eta arabieraz–, eta beraren xedea da etorkinei bertakotzen laguntzea, eta horretarako erabilgarria izan dezaketen informazioa ematen zaie. Bertan aurkituko dituzte Euskal Herriko hizkuntza zein den, lana aurkitzeko jarraibideak, gure hezkuntza eta kulturaren berri eta oinarrizko gestioak egiteko behar dituzten telefono interesgarriak.

Dokumentuak