Euskara

 

Euskara, eskaintzarik onena!

Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, koordinatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako egitasmo honen helburu nagusia da merkatari eta ostalarien artean euskararen erabilera sustatzea horretarako baliabideak eskainiz.

Merkatari eta ostalariei zuzendutako CD honetan errotuluak eta bestelako agiriak euskaraz jartzeko beharrezko materiala eta laguntza dago.

CDa eskuratu nahi baduzue etorri Lekeitioko Euskara Zerbitzura eta behar dituzuen argibide guztiak emango zaizkizue. Bestalde, CDa Azkue Fundazioaren web gunean dago ikusgai.

 

 

Doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua

Euskararen presentzia areagotze aldera, Lekeitioko merkatariek kanpora begira sortzen duten edozein dokumentu itzultzeko doako zerbitzua dute. Horrezaz gain, doako zuzenketa zerbitzua ere eskaintzen da.

Merkataria bazara eta itzulpen edo zuzenketa zerbitzua behar baduzu, jar zaitez harremanetan Euskara Zerbitzuarekin.

  • Azkue Fundazioa