Lekeitioko Udalak herritar guztiek euskara ikasi edota bere maila hobetzea nahi du; horregatik, diru-laguntzak ematen dizkie AEK-EUSKARAZ KOOPERATIBA ELKARTEAren Lea Artibaiko euskaltegietan euskara ikastaroak egiten dituzten herritarrei. Bete beharreko baldintzak hauek dira: batetik, Lekeition erroldatuta egotea; eta, bestetik, gutxienez %80ko asistentzia izatea.
Bi baldintza horiek betez gero, Udalak, gehienez, gastu akademikoaren %75 bueltatuko dio ikasleari. Horretarako, matrikula ordaindu izanaren agiria eta eskaera orria aurkeztu behar dira Euskara Zerbitzuan. Diru-laguntza eskatzeko epea irailean hasi eta urriaren 30ean bukatzen da.