Gizarte ongizatea

 

Ordutegia: Larunbatetan eta igandeetan 18:00etatik 20:00etara
Lekua: Gazte-gunea
Adina: 8-11
Batezbesteko asistentzia 2010ean: 25-30 gazte

 

2010eko ekintza nagusien laburpena

- Azaroan eta abenduan, zabaldu eta hasierako egunetan honako ekintzak egin dira: bata bestea ezagutzeko ekintzak, gazteek gune honetarako dituzten interesak batu, bizikidetzarako arauak ezarri, eta abar.

 

2011rako apustuak eta erronkak

Bizikidetzarako beharrezkoak diren jarrerak sustatzen dituen hezkuntza gunea sortu. Besteak beste, kooperazioa, eta pertsonenganako, gauzekiko eta ekipamenduarekiko errespetua landuko dira.

Ardatz gisa ekintza eta jolas partekatua duten kalitatezko aisialdi denbora bultzatu.

Umeen partaidetza sustatzeko gune egokia sortu: aukerak, iritziak eta proposamenak sustatu, eta norbere eta taldearen erantzukizunak zehaztuko dituena.

- Talde-proiektuak.
- Jolas kooperatiboak.
- Jolas Handiak
- Ekintza bereziak.
- Jaiak ospatzea ( udalerrikoa, urtebetetzeak, gai bati buruzkoak…)
- Ibilaldiak
- Denetariko tailerrak,…