Hezkuntza / Irakaskuntza

Bakelan 

Bakelan 

Aurrean duzun Bakerako eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren atariak hezkuntza esparru desberdinetatik hainbestetan planteatu den beharrizan bati erantzuten dio: eskola, aisialdi talde eta familietatik, elkarbizitzarako eta bakerako hezkuntza modu koordinatu eta koherentean lantzea.

Espazio honetan, irakasleen lana erraztera bideratutako tutoretza ekintza planak eta aisialdi elkarteek eta taldeek hiruhilekoan garatzeko jarduera programatuak uztartzen dira, bai eta familian garatzeko dinamikak ere.

Perspektiba bateratutik, tresna honek haurtzaroaren eta gaztaroaren esparruan esku hartzen dugun hezkuntza agente guztien lana dinamizatu nahi du.