Ingurumena

 
Hondartzak, herritarrok aisialdirako sarri erabiltzen ditugun gune natural edo artifizialak dira, batez ere uda garaian. Bizkaiko Lurralde Historikoan, bere kostalde osoan, 28 hondartza daude; gehienak, bertara hurbiltzen diren erabiltzaileei hainbat zerbitzu eskaintzeko hornituak.

Bestalde, Bizkaiko hondartzen kudeaketa jarduera konplexua da. Horretarako modu koordinatuan lan egin behar dute honako erakundeek: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta hondartzak dituzten udal mugarteetako udalak.

Horretan parte hartzen duten erakundeen zeregina, beraz, baliabide tekniko eta ekonomikoak eta giza baliabideak hobetzea da herritarrei zerbitzu hobeagoa emateko eta erakundearen eta hondartzez gozatzen duen jendearen ingurumen joera hobetzea. Xede horrekin sinatu zuten aipatu erakundeek “Bizkaiko hondartzetako eta horien inguruneetako kudeaketa eta kalitateari buruzko esparru akordioa”, 28 hondartza eta 20 udalerrirentzat.

Hauexek dira bete nahi diren helburu nagusiak:

1. Hondartzak baldintza higieniko-sanitario egokiekin erabili ahal izatea, erabiltzaileen segurtasun, higiene eta osasuna bermatuz, zerbitzuak eskainiz, etab.
2. Ekosistema hauetan egiten diren jardueren eragina txikiagotzea, ingurumenaren joera etengabe hobetzea bermatzeko.
3. Erabiltzaileei sarbide eta gozamen bera ematea, ahalik eta autonomia gehienarekin; hondartzarako irisgarritasun orokorra hedatzeko helburuarekin.

Horiek lortzeko, aipatu Esparru Akordioaren Jarraipen Batzordeak Kudeaketarako Sistema Integratua ezartzea erabaki zuen, hau da, Kalitatearen ISO 9001:2008 eta Ingurumenaren ISO 14001:2004 baldintzak beteko dituen sistema.

Hasieran, hondartza hauetan ezarriko da: KARRASPIO – LAIDA – LAGA – BAKIO –AREETA 2005eko maiatzaren 12an, ARRIETARA-ATXABIRIBIL 2006eko maiatzaren 16an, OGELLA eta ISUNTZA 2008eko apirilaren 1an, PLENTZIA eta ARRIGORRI 2009eko uztailaren, EREAGA eta ARRIGUNAGA 2010eko uztaila, ARITZATXU, GORLIZ ETA LAIDATXU

Hortaz, kudeaketan parte hartuko duten erakundeek ondoko konpromisoak hartzen dituzte:

- Bezeroaren, gure kasuan, erabiltzaileen eskakizunak bete eta eurei kalitatezko zerbitzua eskaintzea, hondartzak irisgarritasun, segurtasun, erosotasun eta baldintza higieniko-sanitario egokietan erabili eta gozatzeko. Horretarako, behar bezala kudeatuko dira ura, harea, komunak, lokalak eta ondoko guneak, aparkalekuak eta pasealekuak; eta sor daitezkeen larrialdietarako plan aproposak ezarriko dira.
- Erabiltzaileak hondartzetara joatea eta, era berean, ingurumena zaintzea bateragarri egitea, ingurunean inolako eraginik izan gabe. Horretarako, baliabideak arrazoiz kudeatuko dira, horietan egiten diren jarduerek ingurumenean izan dezaketen eragina txikiagotu egingo da, kutsadura-iturriak jatorrian kontrolatuz, eta kudeaketa egokiaren bidez isuri, igorpen eta hondakinak gutxitzen ahaleginduko da.
- Ingurune horiek ezagutu daitezen bultzatzea dibulgazio eta informaziozko politiken bitartez, erabiltzaileek hondartzetan gehiago gozatu dezaten eta, gainera, parte hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, erabiltzaileen zeresanei eta arrazoizko iradokizunei arreta emango zaie.
- Hondartzen kudeaketan esku hartzen duten langileak Kalitate eta Ingurumenaren babesaren gainean trebatzea, kontzientzia, inplikazio eta parte hartze handiagoa har dezaten Kudeaketarako Sistema Integratuan.
- Langileei euren gaitasunak bermatzeko beharrezkoa den trebakuntza ematea, irisgarritasun orokorrari buruz jabetzeko eta ezgaitasunen bat duten erabiltzaileentzako tratua hobetzeko.
- Talde guztientzat hondartzen irisgarritasun eta erabilera erraztea, batez ere mugikortasuna murriztuta dutenentzat.
- Indarrean dagoen legeria, ingurumenari dagokiona barne, betetzea eta betearaztea, baita hondartzek behar bezala funtziona dezaten hartutako gainerako konpromisoak ere.
- Ingurune hauen kudeaketa, aspektu guztietan, hobetzeko mekanismoak jartzea, bai Kalitateari, bai Ingurumen eta Irisgarritasuna babesteari dagokionez.
- Politika hau ondo zabaltzea, erakunde parte-hartzaileetako langileen eta, orobat, kontraten erabiltzaileen eskura jarriz.

Horretarako, haren kopia bat eman beharko da antolatzen diren prestakuntzako ikastaroetan, eta kopia hori ikusgai jarriko da lantoki guztietan. Politika hau erabiltzaileek eskatuta zabaltzeko, kopiak egongo dira hondartzetan eta erakunde bakoitzaren bulegoetan. Hondartzei buruzko web orrian ere jarriko da.

Helburu horiek guztiak lortzeko, erakundeak kudeaketarako egitarau espezifikoak eman ditu eta Kalitatearen eta Ingurumenaren Batzorde bat ezarri du. Hain zuzen ere, batzorde hori hondartzen kalitate eta ingurumenari buruzko alderdi guztien zuzendaritza organoa da eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde guztiek osatzen dute; halaber, esparru horretan garatuko diren jarduera guztiez gain, Kudeaketarako Sistema Integratuaren ezarpen, mantentze eta eguneratzea koordinatzen ditu auditoretzak eginez eta sistema aldizka berrikusiz.

Sin./Fdo.: Iosu Madariaga Garamendi Bizkaiko hondartzen Kudeakeratako Sistema Integratuaren Jarraipen Batoordeko presidentea Eguna: 2010.04.10
  • Playa Isuntza