Kontsumo bulegoa

 

EPAITEGIETARA JO AURRETIK...

Establezimenduan edo enpresan bertan jar ezazu zure kexa, eta saia zaitez adiskidetasunezko akordio bat lortzen.

Enpresa Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikia badago, eska ezazu. Horrela, gatazkak konponbide bizkorra, erraza, inpartziala, doakoa eta bi alderdiek nahitaez bete beharrekoa izango duela ziurtatuko duzu.

Atxikia ez badago, eska itzazu Erreklamazio-orriak eta utz ezazu kopia bat kontsumo-bulego batean edo Kontsumitzaileen Elkarte batean. Administrazio-bidetik edo elkartearen bidez, alderdien arteko bitartekotza egingo da akordio bat lortzen saiatzeko.

Eusko Jaurlaritzak isun bat jarri ahalko dio enpresa edo establezimenduari irregulartasun bat egin duela egiaztatzen bada.

Eta gogoan izan

Argi eta garbi zehaztu behar dituzu erreklamazioa eragin duten gertakariak eta zure asmoak zein diren.

Gertakariak frogatzen dituzten frogak eduki behar dituzu.
 
Erreklamazioa oinarritu ahal izateko, gertatutakoa frogatzen duten agiri guztien kopiak erantsi behar duzu (faktura, tiketa, kontratua, aurrekontua, bermea, publizitatea...) eta gorde originalak.