Kontsumo bulegoa

 

AUZIBIDEZKO ERREKLAMAZIOAK

Kontsumo-gatazka batean enpresarekin akordiorik lortu ezin denean eta enpresak ez duenean onartzen Kontsumoko Arbitraje Sistemaren pean jartzea, aukera bakarra demanda bat aurkeztea da.

Kasu horietan, Kontsumitzaileen Elkarte batera jotzea komeni da; kasua aztertuko baitu auzibidean aukerarik egon litekeen ikusteko.

Elkartekide egin eta doako aholkularitza eta defentsa izan ahalko duzu, gehienez ere 900 euroko erreklamazioetarako, erakunde horien eta Eusko Jaurlaritzaren artean lorturiko akordio bati esker.


Ez da ahaztu behar Administrazioak ezin duela enpresa edo establezimendu bat kalte-ordainak ordaintzera behartu. Administrazioaren lana alderdien artean bitartekari izatea da, betiere konponbide bat bilatzeko, eta zigor ekonomikoak jartzeko irregulartasunak ikusiz gero.