Kostaldeko herri dotorea

Lekeitioko irudia

Bizkaiko kostaldean dago Lekeitio, Lea-Artibai eskualdean, Otoio eta Lumentza mendien magalean. Lekeition bertan itsasoratzen da Lea ibaia, Isuntza eta Karraspio hondartzen artean, San Nikolas uhartea ezkerreko aldean dela.

Lekeitioko alde zaharreko kaleek herriaren ondare artistiko oparoaz gozatzeko aukera eskaintzen dute. Jasokundeko Andra Maria eliza dotorea da elementurik bikainena. Barruan gordetzen duen urre koloreko erretaula gotikoa aparta da zinez, Estatuko hirugarren handiena. Baina badira eraikin interesgarri gehiago, Uriarte, Oxangoiti, Uribarri eta Abaroa jauregiak esaterako.

  • Turismoa Bizkaian
  • Turismoa Euskadin
  • Nekatur
  • Euskalmet