Idazkaritza

 

Harremanetarako:

Artxiboko arduraduna: Maite Garamendi Rey

Ordutegia: 9:00 - 14:00

Historia:

Lekeitioko Udal Artxiboa jaio zen, Bizkaiko Anderea zen Maria Diaz Harokoak Lekeitioko udalerriari forua ematen dionean. Honela dio, behintzat, Aranda de Duero-n 1325eko azaroaren 3an luzatu zen Hiri Gutunak. Eman zen forua Logroñokoan oinarritu zen.

Udal fondoek gorabehera eta leku aldatze batzuk izan dituzte. Adibidez , Gerra Zibilean Santoñara eraman ziren eta 1983tik 1986ra arte Udaletxearen konponketarako obrak zirela-eta, gure herriko Ama Dominiken komentuan gorde ziren. Gaur egun, Udaletxearen azken solairuan zaintzen dira.

Dokumentazioa:

  • Udal Fondoa

Udal fondoaren neurria 615 metro linealetakoa da eta dokumentazioa 1325etik eta orainartekoa.

Azpifondo Historikoa (1325-1940).- Juan Ramon Iturriza Zabala historialariak egindako inbentario batek deskribatzen du dokumentazio historikoa 1795. urterarte. Horren ondoren, II. Errepublika garaian, beste katalogo antzeko zerbait egin zuen udal funtzionari batek ordurarteko dokumentazioa deskribatuz. Bigarren deskripzio tresna hau amaitu barik gelditu zen. 1795tik eta 1940ra arteko dokumentazio guzti hau berriz deskribatu da eta datu basean ere kontsulta daiteke.

Aipatzekoa da 1520ra arteko dokumentazio guztia transkribituta dagoela eta “Fuentes documentales medievales del País Vasco” bilduman argitaratuta.
Azpifondo historikoaren zati haundi bat internet-en kontsulta daiteke BADATOR datu basean : http ://www.irargi.org.

Azpifondo Administratiboa (1940- ....).- Lekeitioko Udalak bere eginkizunen jardunean 1940tik aurrera sortu edo jaso duen dokumentazioa.

  • Beste fondo batzuk:

Uribarren ospizioko artxiboa (1862-1980). Inbentariatua. 2,5 ml.
Abaroa ospitaleko artxiboa (1886-1980). Inbentariatua. 2,5 ml.
Nautika Eskolako artxiboa (1859-1953). Inbentariatua. 5 ml.
San Pedro Arrantzaleen Kofradiako artxiboa (1457-1870). Inbentariatua. Mikrofilm formatoan.

Zerbitzuak:

  • Kontsulta aretoa, astelehenetik ostiralera zabalik, goizeko 8:00etatik eguerdiko 3:00rak arte. Komeni da aurretiaz deitzea.
  • Liburutegi lagungarria prestatze bidean, historia eta artxibistika gaietan espezializatua.
  • Fotokopiak.
  • Idazkaritzak luzatutako konpultsa eta ziurtagiriak.

Pertsonaleria:

  • Artxibo Teknikaria.

Araudia